XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) forma horiek, berriz, benetako unibertsaltasuna daukate.

Zorrozki bereizten ditu Kantek, berak deitzen dituen unibertsaltasun estetikoa, batetik, eta gure judizio logiko eta zientifikoei dagokien balio objektiboa, bestetik.

Berak dioenez, gure judizio estetikoetan ez zaigu axola objektua bera, objektuaren begiespen hutsa baizik.

Unibertsaltasun estetikoak zera esan nahi du: ezaguera duten guztiei dagokiela edertasun-dohaina, eta ez halako norbanako berezi batzuei bakarrik.

Artista bakanen baten bitxikeria eta erokeria besterik ez balitz artezko obra, ez luke komunikaziorako gaitasun unibertsal hori edukiko.

Artistaren irudimenak ez ditu bere gogara asmatzen gauzen formak.

Erakutsi egiten dizkigu forma horiek, berauen egiazko itxuran, guk ikusteko eta ezagutzeko moduan jarriz.

Errealitatearen alderdi jakin bat aukeratzen du artistak, baina aukeratze-prozesu hori objektibatze-prozesua da aldi berean.

Haren ikuspegian jartzen garen orduko, behartuta gaude haren begiekin begiratzera munduari.

Eman dezake ez dugula ordurarte sekula ikusi mundua halako argi berezitan; hala ere, sinetsita gaude argi hori ez dela une bateko txispa soila.

Iraunkor bihurtu zaigu argi hori artezko obrari esker.

Era berezi horretan errealitatea agertu zaigunetik, itxura horretantxe ikusiko dugu aurrerantzean.

Zaila da, beraz, arte objektiboaren eta subjektiboaren, imitazio- eta espresio-artearen arteko bereizkuntza zorrotza markatzea.

Partenongo frisoa edo Bachen Meza, Michelangeloren Sistotar Kapera edo Leopardiren poema, Beethovenen sonata edo Dostoievskiren nobela: horiek guztiak ez dira ez irudikapenezkoak (representative) bakarrik ez adierazpenezkoak (expressive) soilik.

Sinbolikoak dira horiek adiera berri eta sakonagoan.

Poeta liriko handien obrak Goethe edo Hô*lderlin-enak, Wordsworth edo Shelley-enak ez dizkigute disjecti membra poetae ematen, hau da, poetaren bizitzaren zati sakabanatu eta inkoherenteak.

Obra horiek ez dira sentimendu beroaren une bateko lehertzapen hutsa; (...)